181. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOAREN BIGARREN ALDIA: "Valoria" (5480-CE), "Estremar" (5481-CE), "Collado" (5496-CE), "Tablar" (5623-CE), "Baster" (5624-CE) eguzki-instalazio fotovoltaikoen eta haien ebakuazio-azpiegituren proiektuak, baita 66/30 kV-eko "Promotores Tudela" TAE azpiestazioarena (SAT 11639) ere, eta haien ebakuazio-azpiegiturak, Cascante, Murchante eta Tuterako udal-mugarteetan. Sustatzailea Ríos Renovables SL da.

2024ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 17koan, iragarki bat argitaratu zen, jendaurrean jartzeko "El Royo" (5482-CE) "Valoria" (5480-CE), "Estremar" (5481-CE), "Collado" (5496-CE), "Tablar" (5623-CE) eta "Baster" (5624-CE) eguzki-instalazio fotovoltaikoen eta 66/30 kV-eko "Promotores Tudela" TAE azpiestazioaren (SAT 11639) proiektuak, Cascante, Murchante eta Tuterako udal-mugarteetan, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura hasteko eta aurretiazko administrazio-baimenak eta eraikitzeko administrazio-baimenak eskuratzeko.

Tramitazioan ezarritako zenbait baldintza betetzeko, sustatzaileak aldaketa batzuk egin ondoren, eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan (errege dekretu horrek energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak eta energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta haren horniketa egiteko jarduerak arautzen ditu) ezarritakoaren ondorioetarako, jendaurrean jartzen dira espediente hauek:

–Azalpena: Eguzki-instalazio fotovoltaiko hauek eta haien 30 kV-eko ebakuazio-azpiegiturak: "Valoria" (5480-CE), 4,94 MW-ekoa; "Estremar" (5481-CE), 4,14 MW-ekoa; "Collado" (5496-CE), 4,80 MW-ekoa; "Tablar" (5623-CE), 4,90 MW-ekoa; eta "Baster" (5624-CE), 4,90 Mw-ekoa, eta, orobat, 66/30 kV-eko "Promotores Tudela" TAE azpiestazioa, bai eta haien 66 kV-eko ebakuazio- eta eraldaketa-azpiegiturak ere (SAT 11639), Horiek denak Cascante, Murchante eta Tuterako udal-mugarteetan daude.

–Xedea: jendaurrean jartzea proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiarazteko eta aurretiazko administrazio-baimenak eta eraikitzeko administrazio-baimenak lortzeko.

–Sustatzailea: Ríos Renovables SL.

–Organo eskuduna: Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusia.

Espedienteak jendaurrean jarriko dira Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/rios-renovables-espedienteak-SAT11639-5480-5481-5496-5623-5624-CE

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente-kodea adierazita.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 14an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2510976