1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
253E/2025 EBAZPENA, irailaren 2koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, su-gorrina gaitza (Erwinia amylovora) pairatzen ahal duten espezieak Nafarroan ekoizteko tanpoi-eremuak izendatzen dituena.
Su-gorrina Erwinia amylovora bakterioak eragindako gaixotasuna da, eta eremu babestuko berrogeialdiko izurritetzat jotzen da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko urriaren 26ko 2016/2031 (EB) Erregelamenduaren arabera (landareen izurriteetatik babesteko neurriei buruzkoa da erregelamendu hori).
Batzordearen azaroaren 28ko 2019/2072 (EB) Betearazpen Erregelamenduak, zeinaren bidez baldintza uniformeak ezartzen baitira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/2031 (EB) Erregelamendua betearazteko, landareen izurriteen aurkako babes-neurriei dagokienez, eremu babestuetan sar edo haietara lekualdatu daitezkeen landareen, landare-produktuen eta beste objektu batzuen zerrenda ezartzen du, bai eta eremu horietarako betekizun bereziak ere.
Batzordearen 2019/2072 (EB) Betearazpen Erregelamenduan jasotako eremu babestuetan Erwinia amylovora (Burr.) Winsl et al. bakterioaren espezie ostalariak sartu eta mugitzeko, erregelamendu horren IX. eta X. eranskinetan jasotako baldintzak bete behar dira, bai eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/2031 (EB) Erregelamenduaren 32. artikulutik 35.era bitartekoak ere, bidalketan eremu babestuetarako pasaporte fitosanitario balioduna eranstekoa barne. Hauek dira espezie horiek: Amelanchier Med, Chaenomeles Lindl., Cotoneaster Ehrh., Crataegus L., Cydonia Mill., Eriobotrya Lindl., Malus Mill., Mespilus L., Photinia davidiana (Dcne.) Cardot, Pyracantha Roem., Pyrus L. eta Sorbus L.
Erregelamendu horiek ezartzen dutenez, Erwinia amylovora bakteriotik babestutako eremuetan landareak mugitzeko, erregelamenduetan zehaztutako eremu babestuetakoak izan beharko dute jatorriz, tanpoi-eremu batean ekoitziak edo tanpoi-eremu batera lekualdatuak, eta bertan egon behar dute gutxienez zazpi hilabetez, azken ziklo begetatibo osoko apirilaren 1etik urriaren 31ra bitarteko aldia barne. Tanpoi-eremuak 50 km²-ko azalera izan behar du gutxienez, eta ekoizpen-lurzatiak mugaren barruan 1 km-ra egon behar du gutxienez, ofizialki izendatutako tanpoi-eremu baten barruan. Eremu horretan, landare ostalariak ofizialki onetsitako eta gainbegiratutako kontrol-sistema baten mende egonen dira, bertan landutako landareetatik Erwinia amylovora hedatzeko arriskua ahalik eta gehien murrizteko.
Uztailaren 9ko 1201/1999 Errege Dekretuak su-gorrina errosazeoetatik desagerrarazi eta kontrolatzeko programa nazionala ezartzen du.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak maiatzaren 25ean emandako 450/2012 Ebazpenaren bidez, deklaratu zen gaitz hori, errosazeoen su-gorrina izenekoa, Erwinia Amylovora (burr.) Winsl. et al. bakterioak eragindakoa, ofizialki ezarrita zegoela Nafarroako Foru Komunitate osoan, eta haren kontrolerako zenbait neurri fitosanitario hartu ziren.
2012. urteaz geroztik, kontrolak egiten dira tanpoi-eremuetan, Batzordearen azaroaren 28ko 2019/2072 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren X. eranskinean ezarritako betekizunen arabera. Proposatutako eremuetan ez da su-gorrinaren kasurik aurkitu gaitza pairatzen ahal duten espezieetako landareak ekoizten diren lursailetan. Ondorioz, egokitzat jotzen da I. eranskinean jasotako eremuak tanpoi-eremu deklaratzea.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluan, pertsona kopuru zehazgatube bati eragiten dioten administrazio egintzak argitaratzea xedatzen da.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Erwinia amylovorari aurre egiteko tanpoi-eremu hauek deklaratzea:
–Cadreita-3, Cadreita, Valtierra eta Arguedasko udal mugarteetan.
–Ameskoabarrena-1, Ameskoabarrena eta Urbasako udal mugarteetan.
Tanpoi-eremuetan sartuta daude I. eranskinean adierazten diren poligonoak; 50 km²-ko azalera dute, eta ekoizpen-lurzatiek mugaren barruan 1 km-ra egon behar dute gutxienez, ofizialki izendatutako tanpoi-eremu baten barruan.
Tanpoi-eremuen mugaketa geografikoa Nafarroako Datu Espazialen Azpiegituran argitaratuko da (IDENA: http://idena.navarra.es ).
2. Tanpoi-eremuetan, su-gorrinaren espezie ostalarietako landareak kontrolatzeko sistema bat ezarriko da. Sistema hori ofizialki gainbegiratuko da, Batzordearen azaroaren 28ko 2019/2072 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren X. eranskinean ezarritako betekizunen arabera.
Landare espezieak ekoizteko lurzatietan edo haien inguruko eremuan su-gorrina detektatuz gero, tanpoi-eremuak baimena izateari utziko dio, eta eremu babestuetarako pasaporte fitosanitario balioduna ematea ukatuko da. Tanpoi-eremuaren gainerako zatian detektatzen bada, indarrean dagoen araudiaren arabera egokiak diren neurriak hartuko dira, gaitza desagerrarazi eta hedatzea saihesteko. Era berean, indarrik gabe uzten ahalko da tanpoi-eremua, edo eremu babestuetarako pasaporte fitosanitario balioduna emateko baimena ere eteten ahalko da.
3. Mintegiek, beren lurzatiren bat tanpoi-eremuetan sartu nahi izanez gero, II. eranskineko eskabidea aurkeztu beharko dute, eta ekoizpen-lurzatiak edo lurzatiek tanpoi-eremuaren mugatik kilometro 1eko distantziara egon beharko dute gutxienez. Era berean, tanpoi-eremu horietan lurzatiak dituzten mintegiek landaketetan izandako aldaketa guztien berri eman beharko dute, hala nola Erwinia. amylovoraren espezie ostalariak erauzi, landatu edo beste lurzati batera aldatzea. Nolanahi ere, material ostalariak gutxienez zazpi hilabetez egon beharko du ekoizpen-lurzatiaren barruan, azken ziklo begetatibo osoko apirilaren 1etik urriaren 31ra bitarteko aldia barnean hartuta.
4. Indarrik gabe uztea 52E/2025 Ebazpena, martxoaren 18koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emanikoa, su-gorrina gaitza (Erwinia amylovora) pairatzen ahal duten espezieak Nafarroan ekoizteko tanpoi-eremuak izendatzen dituena.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
6. Ebazpen hau jakinaraztea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Elikagaien Ekoizpeneko Osasunaren eta Animalien Ongizatearen Zuzendaritza Nagusiari.
7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko irailaren 2an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
I. ERANSKINA.–DEKLARATUTAKO TANPOI-EREMUAK
IZENA | UDALERRIA | TANPOI-EREMUA OSATZEN DUTEN POLIGONOAK |
Cadreita-3 | Cadreita | 1., 2., 4. eta 5. poligonoak |
Valtierra | 1., 2., 3., 7., 8., 9., 10. eta 11. poligonoak |
Arguedas | 5. poligonoa |
Ameskoabarrena-1 | Ameskoabarrena | 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 13. eta 14. poligonoak |
Ameskoako herri-mendia | 2. eta 3. poligonoak |
Urbasa | 3., 4. eta 5. poligonoak |
II. ERANSKINA.–ESPEZIE OSTALARIAK EKOIZTEKO/MERKATURATZEKO LURZATIAK SU-GORRINARAKO (E. AMYLOVORA) TANPOI-EREMU BATEAN SARTZEKO ESKAERA
EKOIZLEA: ROPVEG zk.: Izena: IFZa: Tel.: Helbidea: P. kd.: Udalerria (Probintzia): |
ESKATZEN DU: Su-gorrinaren espezie ostalariak ekoitzi/merkaturatzen dituzten Nafarroako lurzati hauek, hurrengo taulan bilduak, organismo horretarako TANPOI-EREMU batean sar daitezela, legedi indardunean ezarritakoari jarraikiz, horrela kasuan kasuko kontrol ofizialen pean geldituko baita lurzati horretan ugalketarako ekoizten den landare-materiala, gaitz horretatik babestutako eremuetan merkaturatzeko baimena lortzeko (ZP pasaportea): |
KATASTROKO ERREFERENTZIA (poligonoa/lurzatia) | UDALERRIA | AZALERA (Ha) | SU-GORRINAREN ESPEZIE OSTALARIAK (2) | LANDARE KOP. |
| | | | |
| | | | |
| | | | |
| | | | |
| | | | |
| | | | |
| | | | |
| | | | |
| | | | |
.........................(e)n, 202...(e)ko .............................aren .........(e)(a)n.
Sinadura:
(1) Eskaera honi Urteko Labore Aitorpen eguneratua eransten bazaio (aitorpen hori ROPVEGen beharrezkoa da bakar-bakarrik ekoizleentzat), taula ez da bete behar, baina bai eskaera bete.
(2) Honako hauek polinizatzeko polen aktiboa eta landareak: Amelanchier Med., Chaenomeles Lindl., Cotoneaster Ehrt., Crataegus L., Cydonia Mill., Eriobotrya Lindl., Malus Mill., Mespilus L., Photinia davidiana (Dcne.) Cardot, Pyracantha, Roen., Pyrus L. eta Sorbus L., fruituak eta haziak izan ezik.
Iragarkiaren kodea: F2511628