2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 767., 769. eta 770. lurzatietan. Hasierako onespena
Milagroko Udaleko alkateak, 2025eko abuztuaren 21ean emandako 2025-0448 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Milagroko 1. poligonoko 767., 769. eta 770. lurzatietarako xehetasun-azterketa. Álvaro Pereira Jiménezek eta María Alejandra Estañan Ortegak sustatu dute, eta haren bidez lerrokadurak aldatu nahi dira, hiru lurzatiak elkartzeko jarduketa bati egokitzeko.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Milagron, 2025eko abuztuaren 21ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.
Iragarkiaren kodea: L2511141