181. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Xehetasun-azterketa, UE-3.10.2 exekuzio-unitatean. Hasierako onespena

Mendigorriko Udaleko alkate udalburuak, 2025eko abuztuaren 14an, hasiera batez onetsi zuen U.E.3.10.2 exekuzio-unitateko xehetasun-azterketa eta exekuzio-unitatearen mugatzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mendigorrian, 2025eko abuztuaren 14an.–Alkate udalburua, Iosu Arbizu Colomo.

Iragarkiaren kodea: L2511706