2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Hiri-antolamenduko Plan Orokorra aldatzea, Areta industrialdea handitzeko. Jendaurreko informazioa
Udalbatzak, 2025eko abuztuaren 27an, erabaki zuen hasiera batez onestea Uharteko Hiri-antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea, Areta industrialdea Areta.3 hego-ekialderantz handitzeko. Sustatzailea Gráficas Ulzama SL da.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 71.8 eta 77.2 artikuluekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).
Uharten, 2025eko irailaren 1ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.
Iragarkiaren kodea: L2511541