181. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Iberoko UE-5 exekuzio unitatearen urbanizazio proiektua (4. poligonoko 44. lurzatia). Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalaren Gobernu Batzarraren 2025eko abuztuaren 14ko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen urbanizazio proiektua Iberoko UE-5 exekuzio unitatean (Iberoko 4. poligonoko 44. lurzatia, Oltza zendea). Sustatzailea finkaren jabetza zatiezina da: Diana Arboniés Porres, Fernando Arboniés Porres, Maite Arboniés Porres, Auria Marta Hernando Higueras eta Jesús Antonio Legarra Sánchez.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Oltza Zendean, 2025eko irailaren 1ean.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2511553