181. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRETA

Lurzatiak biltzeko eremuan herri-lurra mugatzea. Hasierako onespena

Udalak, 2025eko abuztuaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen aho batez.

ERABAKIA:

Lehena. Onestea biltzeko eremuan herri-ondarea mugatzeko (herri-ondasun eta eskubideak) prozedurari eta grafikoki irudikatzeari hasiera ematea.

Bigarrena. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta udaleko iragarki-taulan txertatzea, bete beharrez 280/1990 Foru Dekretuaren 40. artikuluan ezarritako epeak. Argitara ematen da orok jakin dezan, eta jakinarazten ezen interesdunek espedientea aztertzen ahalko dutela Udal Idazkaritzan, hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta iragarki oholean txertatu eta biharamunetik aurrera; horrez gain, hilabeteko epea izanen dute idatzizko alegazioak aurkezteko, aurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita.

Bidaurretan, 2025eko abuztuaren 28an.–Alkatea, Enara Rabina del Río.

Iragarkiaren kodea: L2511412