2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Deialdia "Berako bizikleta bidearen hasierako azpifasea eraikitzeko (I fasea: Bidasoaren ondoko pasealekua)" izenburuko obra-proiektuaren desjabetze aktak egiteko
Berako Udaleko alkateak, 2025eko irailaren 3an, 268. Ebazpena eman du:
2025eko apirilaren 15ean, Berako Udalaren osoko bilkurak erabaki zuen "Berako bizikleta bidearen hasierako azpifasea eraikitzeko (I. Fasea: Bidasoaren ondoko pasealekua)" izenburuko obra-proiektua onestea eta jendaurrean jartzea hamabost egunez, eta, horrekin batera, hasierako onespena eman zion proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendari.
Jendaurrean egoteko epe horretan, bi alegazio aurkeztu ziren, eta, horiei erantzun ondoren, 2025eko ekainaren 17an, Berako Udaleko osoko bilkurak behin betiko onetsi zuen aipatutako proiektua, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Onespen horrek berekin dakar onura publikoaren deklarazioa eta ondasun eta eskubide horiek okupatu beharra. Halaber, erabaki zuen Nafarroako Gobernuari eskatzea, horretarako organo eskuduna den aldetik, eraginpeko ondasun eta eskubideak hartzea presakoa deklara dezala.
Nafarroako Gobernuak, 2025eko abuztuaren 20ko Erabakiaren bidez, presakoa dela deklaratu zuen, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako, aipatutako proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideak okupatzea.
Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. Proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2025eko urriaren 14an Berako udaletxera ager daitezen, okupatu aurreko aktak egiteko eta, hala badagokio, eragindako ondasun eta eskubideak behin betiko okupatzearenak ere.
2. Egintza horretara eragindakoek berek joan beharko dute, edo, bestela, haien izenean jarduteko behar bezala baimendutako pertsona batek ordezkatuta. Titulartasuna egiaztatzeko agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aurkeztu beharko dituzte, eta, egoki baderitzote, peritua edo/eta notarioa ere eraman ahal izanen dute, beren kontura.
3. M.ª Carmen Uriz Lusarreta, Jasone Goikoetxea Iriberri eta Itziar Calvo Oteiza izendatzea Administrazioko peritu.
4. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Berako Udaleko iragarki-taulan jartzea. Halaber, dagokion iragarkia argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.
5. Eraginpeko titularrei jakinaraztea, banakako zitazio-zedularen bidez.
Beran, 2025eko irailaren 3an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2511642