181. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 1303. lurzatian. Hasierako onespena

Aiegiko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2025eko abuztuaren 28an egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat 2. poligonoko 1303. katastro-lurzatiaren xehetasun-azterketan. Xehetasun-azterketa hori Francés Arquitectos SLPk idatzi zuen, eta 2025eko maiatzaren 22an sinatu zen.

Xehetasun-azterketa egin da eraikinaren antolamendua zehazteko, lurzatiaren barnean; zehazki, eraikineko gehieneko lerrokadurak eta sestrak, handitu dadin gaur egun eraikia dagoen azalera (portxe bat eraikiko da, atxikirik egonen dena lurzatiko alboko itxiturari).

Onetsitako xehetasun-azterketa jendaurrean jarriko da 20 egunez, iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta probintzian hedapen gehien duten egunkarietako batean, jarraituz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.a) artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Partikular interesdunek aurkezten ahalko dituzte egokiak iruditzen zaizkien alegazioak, jendaurreko epean. Alegaziorik aurkezten ez bada, agiriak behin betiko onespena jasoko du.

Aiegin, 2025eko abuztuaren 29an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2511535