181. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, lan-harremanetako arduradun lanpostuan aritzeko 1 plaza oposizio bidez betetzeko. Azterketaren eguna aldatzea

Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2025eko irailaren 4an:

Giza Baliabideetako zuzendariak 2025eko apirilaren 28ko ebazpenaren bidez onetsi zuen onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, lan-harremanetako arduradunaren 1 plaza oposizio bidez betetzeko deialdian, eta zehaztu zuen deialdiko probako I. zatia egiteko data.

Antolaketa-arrazoiak direla eta, data hori aldatu behar da, eta horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Ezartzea deialdiko probaren I. zatia (test erako galdetegia) urriaren 18an eginen dela, 08:30etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 125. ikasgelan.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratzeko agintzea.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2025eko irailaren 4an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2511757