18. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, honako honetan: ordenantza fiskala, arautzen dituena uraren goi-hornidurako zerbitzua emateko tasak. Behin betiko onespena

2024ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 26an, iragarki bat, azaltzen zuena hasiera batez onetsi zela aldaketa bat, honako honetan: ordenantza fiskala, arautzen dituena uraren goi-hornidurako zerbitzua emateko tasak.

Jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin, zehazki, 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Onetsitako tarifa aldaketaren testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorio juridikoak izan ditzan. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

ALDAKETA:

2.2 puntua, 5. artikulua. "Zerga-oinarriak, kuotak eta tarifak".

Mairagako Mankomunitatearen lurralde-eremuko erabiltzaileei uraren goi-horniduragatik aplikatu beharreko kuota aldakorraren tarifa konstantea: 0,3729 euro/m³.

Kuota finkoa, finantzatzen duena Mairagako Mankomunitateak emandako uraren goi-hornidurako zerbitzuaren kostu finkoa, eta erabiltzaileak ordaintzen duena aldian behin, aurreikusia duen ur-emariaren eskariaren arabera: 1.679,65 euro/l/s.

Tafallan, 2025eko urtarrilaren 16an.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2500579