18. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Kale Nagusiko 121ean. Behin betiko onespena

Atarrabiako Udalak, 2024ko azaroaren 27an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, erabilera aldatzeko lokal bati, zeina baitago Kale Nagusiko 121ean, behean, 1. poligonoko 216. lurzatiaren 1. hiri unitatean. Helburua da goiko etxebizitzari lotzea.

Bigarrena.–Hasierako onespena argitaratu zen 2024ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 17an.

Argitara ematen da hirigintzako agiria, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Atarrabian, 2024ko abenduaren 17an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2418389