2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITIBAR
Deialdia, egin daitezen desjabetzeko aktak, honako proiektu honetan: "Zorokiainera doan bidea zolatzeko proiektua (Untzitibar, Nafarroa)"
Untzitibarko Udaleko alkateak, 2025eko urtarrilaren 17an, ebazpen hau eman zuen:
Untzitibarko Udalak, 2024ko abuztuaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Zorokiainera doan bidea zolatzeko proiektua onestea eta hasiera batez onestea proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda, eta jendaurrean jartzea hamabost egunez.
Jendaurreko epea igarota, alegazio bat aurkeztu zen, eta horri erantzun zitzaion. Ondoren, Untzitibarko Udalak, 2024ko irailaren 24an, behin betiko onetsi zuen delako proiektua, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, eta onespen horri loturik daude onura publikoaren deklarazioa eta okupatzeko beharra.
Nafarroako Gobernuak, 2024ko azaroaren 27ko erabaki baten bidez, presakoa deklaratu zuen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.
Beraz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan ezarritakoari jarraituz,
EBATZI DU:
1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Untzitibarko udaletxean, 2025eko otsailaren 25ean.
Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.
2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, aldean dituztela titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman dezakete, nork bere kontura.
3. M.ª Carmen Uriz Lusarreta, Itziar Calvo Oteiza eta Jasone Goikoetxea Iriberri Administrazioko peritu izendatzea.
4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Untzitibarko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.
Untzitin, 2025eko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Javier Ibiricu Astráin.
Iragarkiaren kodea: L2500699