18. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa 14., 19. eta 23. ordenantza fiskaletan eta 1. arau fiskalean. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2024ko urriaren 31n egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Tafallako Udaleko 14., 19. eta 23. ordenantza fiskalak eta 1. arau fiskala.

Onespenaren erabakia 2024ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsi da ordenantza eta arau fiskal horien aldaketa eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Tafallan, 2025eko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Aldatzen dira jarraian adierazitako ordenantza eta arau fiskalen tarifen eranskinak. Honela idatzita geratuko dira:

14. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ANIMALIAK HARRAPATZEKO ETA HAIEN MANTENURAKO ZERBITZUETARAKO, BAI ETA ARRISKUTSU IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK IZATEKO LIZENTZIAK EMAN ETA BERRITZEKO ZERBITZUETARAKO ERE

TARIFEN ERANSKINA

IV. epigrafea.–Ordaindu beharreko tasa txartelaren kopia egiteagatik edo txartelean nahitaezko aseguruari edo osasun-azterketari buruz dauden datuak eguneratzeagatik: 5,15 euro.

19. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIETARAKO

TARIFEN ERANSKINA

I.12.a) epigrafea Merkatu txikiko postuak feria egunetan (otsaila eta urria) eta jaietan (abuztua): 9,60 euro/m²/egun.

23. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUAK APARKALDI MUGATUKO ETA MURRIZTUKO GUNEETAN APARKATZEKO

TARIFEN ERANSKINA

II. epigrafea.–Eremu urdinetan aparkatzea:

1. 20 minutu bitarte: 0,40 euro.

2. 30 minutu bitarte: 0,50 euro.

3. 60 minutu bitarte: 1,00 euro.

4. 90 minutu bitarte: 1,50 euro.

5. 120 minutu gehienez: 2,00 euro.

6. 5 minutuko tarteak: 0,05 euro.

III. epigrafea.–Trafikoari buruzko ordenantzaren 55. artikuluan ezarritako zehapenen berehalako ordainketa:

1.1. Ordaindu beharreko tarifa, tiketean adierazitako denbora baino gehiagorako, erregelamenduzko denboran: 6,00 euro.

1.2. Ordaindu beharreko tarifa, tiketean adierazitako denbora halako bi baino gehiagorako, erregelamenduzko denboran: 12,00 euro.

1.3. Ordaindu beharreko tarifa, tiketik gabe edo indarrean dagoen egoiliar txartelik gabe: 12,00 euro.

1. ARAU FISKALA, ZEINAREN BIDEZ ARAUTZEN BAITIRA TAFALLAKO UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO IKASTAROETAN PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK

TARIFEN ERANSKINA

2.1. 1. tarifa:

IZEN EMATEKO
TARIFA

(eurotan)

MUSIKA
TRESNA

(eurotan)

MUSIKA
PRESTAKUNTZA

(eurotan)

MUSIKA TRESNEN TALDEA.

MUSIKA TRESNEN MULTZOA.

AHOTS TALDEA.

KONBOA

(eurotan)

76,35

4. zikloa

379,45

172,50

138,65

76,35

5. zikloa

417,65

172,50

138,65

Iragarkiaren kodea: L2500476