2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2025erako
7/2025 Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 13koa, alkate udalburuak emana, zeinaren bidez onesten baitira 2025. urteko lan-egutegia eta jaiegunak San Adriango Udalaren zerbitzuko langileentzat.
Ezarrita baitago Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 493/2024 Ebazpenaren bidez.
Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoarekin (foru-lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa), ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko benetako lanordu kopurua 1592 izanen dela.
Horrenbestez, eta esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
"Lehena.–Onestea 2025eko lanegunen eta jaiegunen egutegia. Hona hemen:
Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
Apirilaren 17a: Ostegun Santua.
Apirilaren 18a: Ostiral Santua.
Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.
Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
Uztailaren 24a: Herriko festak.
Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
Uztailaren 28a: Herriko festak.
Uztailaren 29a: Herriko festak.
Uztailaren 30a: Herriko festak.
Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
Irailaren 8a: herriko jaieguna.
Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Orobat, baliogabeak izanen dira, 2025. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta epigrafe honetan adierazitako jaiegunak.
Bigarrena.–San Adriango Udalaren bulegoetan, eguneko lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 245 benetako lanaldi edo egunetan. Urteko lanaldia 1592 ordukoa izanen da. Nahitaez bete beharreko ordutegia 08:00etatik 15:00etara izanen da, eta langileek malgutasuna izanen dute gainerako denbora betetzeko.
Jendea hartzeko eta aurrez aurreko Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia izanen da 08:30etik 13:30 artekoa. Erregistro elektronikoa urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan egonen da erabilgarri. Uztaileko herriko festetan, Udalaren bulegoak itxita egonen dira uztailaren 24tik 30era, biak barne.
Ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia duten langileei, ez eta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute.
Hirugarrena.–San Adriango Udaleko langileek, aurrekoez gain, 9 ordu eta 20 minutuko poltsa bat izanen dute urte guztian erabiltzeko, zerbitzuaren beharren arabera.
Laugarrena.–Oporrak 2025. urtean hartu beharko dira nahitaez, eta 2025eko abenduaren 31n azkenduko da opor horiek hartzeko eskubidea. Zerbitzuaren beharrek hartarako bidea ematen badute, 2026ko urtarrilaren 31ra arte hartzen ahalko dira, gehienez.
Bosgarrena.–Ebazpen hau langileen ordezkariei igortzea, bai eta Kontu-hartzailetzara eta Langileria Alorrera ere, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta San Adriango Udalaren gardentasun atarian eta iragarki-taulan, eta horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran."
Hori guztia aditzera ematen da, jakin dadin eta gainerako ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daitekeela zuzenean, egoki den Iruñeko administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta hautara, bi errekurtso hauetako bat: edo gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, edo berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetza honi zuzendua; biak ere hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
San Adrianen, 2025eko urtarrilaren 13an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2500439