2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SALDIAS
Lurraren kontribuzioaren zerga-tasa 2025erako
Saldiasko Udalak, 2024ko urriaren 3an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, erabaki zuen 2025erako %0,22ko karga-tasa ezartzea, hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko. Hori dena, jarraikiz irailaren 21eko 37/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako balorazio-txostenaren berrikuspenaren balioei (37/2021 Ebazpena, Nafarroako Foru Ogasunaren Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana).
Espedientea jendaurrean egon da, aitzinetik iragarkia argitaratuta 2024ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 19an, eta toki-erakunde honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko epea inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari.
Orain, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.
Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,22.
Saldiasen, 2025eko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Iñigo Zubeldia Tellechea.
Iragarkiaren kodea: L2500558