18. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

2025erako tasa eta karga-tasak. Hasierako onespena

Pitillasko Udalak, 2024ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea tasak eta karga-tasak. Indarra hartuko dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko onespena argitaratuta, edo jendaurreko aldia iragan ondoren, baldin alegaziorik aurkezten ez bada.

Jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten Udal Idazkaritzan eta, nahi izanez gero, aurkez ditzaten bidezko jotzen dituzten erreklamazioak, kexak eta oharrak.

Epe hori iraganik, inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira.

Pitillasen, 2025eko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: L2500450