2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Gailu elektronikoen biltegia eta konponketa
Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–). Interesdunek eskura izanen dituzte eskaera horiek udal bulegoetan (Armada etorbidea 2, 5. solairua).
Espedientea: 2024-3126.
Titularra: Koshkil Systems SL.
Jarduera: lokala egokitzea gailu elektronikoak biltegiratzeko eta konpontzeko jarduera ezartzeko (nabea).
Tokia: Agustinos industrialdea, G kalea 0, Iruña.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2500515