2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Iturgintza, berokuntza eta aire-girotze instalazioen materialen salmenta eta bulegoak
Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–). Interesdunek eskura izanen dituzte eskaera horiek udal bulegoetan (Armada etorbidea 2, 5. solairua).
Espedientea: 2024-3102.
Titularra: Saltoki SA.
Jarduera: iturgintza, berokuntza eta aire-girotze instalazioen materialen salmentarako merkataritza jarduera handitzea eta eraberritzea, eta bulegoa jartzea (oinarrizko proiektua).
Tokia: Landaben industrialdea, A kalea 5, Iruña.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.
Iragarkiaren kodea: L2500514