2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Makinak muntatzea eta probatzea
Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.
Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Sustatzailea: Electricidad Industrial Iruña SL.
Jarduera: makinak muntatzea eta probatzea.
Tokia: Orkoiengo Comarca I industrialdearen zabalgunea, L kalea 11 (1. poligonoko 1065. lurzatia).
Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Orkoienen, 2025eko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2500632