2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORISOAIN
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2025erako
Honen bidez, jendaurrean jartzen da Orisoaingo Udalaren Kudeaketa Batzordeko buruak 2025eko urtarrilaren 10ean emandako 2025-0006 Ebazpena, zeinaren bidez Orisoaingo Udalaren 2025erako lan-egutegia onetsi eta epeak zenbatzeari dagokionez baliogabeak diren egunak deklaratzen baitira:
Lehena.–2025erako lan-egutegia.
2025erako lan-egutegia onestea Orisoaingo Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:
Urtarrilaren 1a.
Urtarrilaren 6a.
Apirilaren 17a.
Apirilaren 18a.
Apirilaren 21a.
Maiatzaren 1a.
Uztailaren 25a.
Abuztuaren 15a.
Azaroaren 1a.
Azaroaren 11.
Abenduaren 3a.
Abenduaren 6a.
Abenduaren 8a.
Abenduaren 25a.
Bigarrena.–2025eko egun baliogabeak.
Baliogabeak izanen dira, 2025ean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.
Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.
Orisoaingo Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, asteazkenetan.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Orisoaingo Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikon argitaratzea.
Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.
Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Orisoainen, 2025eko urtarrilaren 10ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Miguel Labiano Sevigné.
Iragarkiaren kodea: L2500411