18. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDILIBARRIKO KONTZEJUA

Ordenantza, herri-lurrak arautzen dituena. Hasierako onespena

Mendilibarriko Kontzejuak, 2024ko apirilaren 10ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Mendilibarriko Kontzejuaren herri-lurrak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendilibarrin, 2025eko urtarrilaren 10ean.–Kontzejuko burua, Javier Azcona Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2500381