2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
2025erako egutegi fiskala
Segurtasun juridiko handiagoa bermatzeko, jarraian ematen dira tributuak eta zuzenbide publikoko bestelako diru-sarrerak borondatez ordaintzeko epeak 2025eko ekitaldirako, zein bere ordenantza fiskal edo prezio publikoen arau erregulatzaileetan ezarritakoarekin bat, baita, hala denean, baldintza-agirietan xedatuarekin eta Nafarroako Toki Ogasunen Foru Legean tributuen sortzapenari buruz zehaztuarekin bat ere. Horretarako kontuan hartuz ez dela banakako jakinarazpena egin beharrik, aipatu baliabideak zergadunen erregistroetan oinarriturik likidatzen baitira, honako hauei jarraikiz: uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitatearen Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 77. artikulua eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 86.3 eta 143. artikuluak. Honako hauek dira aipatu epeak:
1. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: otsailaren 1etik martxoaren 15era.
2. Lurraren kontribuzioa (hiri-lurrak eta landa-lurrak): lehen seihilekoa, ekainaren 1etik 30era, eta bigarren seihilekoa, azaroaren 15etik abenduaren 14ra.
3. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: urriaren 1etik 31ra.
4. Laborantzako loteen adjudikazioak: lehen seihilekoa, apirilaren 1etik maiatzaren 10era, eta bigarren seihilekoa, irailaren 1etik urriaren 10era.
5. Herri-larreak alokatzea: lehen hiruhilekoa, martxoaren 1etik 31ra; bigarren hiruhilekoa, ekainaren 1etik 30era; hirugarren hiruhilekoa, irailaren 1etik 30era, eta laugarren hiruhilekoa, abenduaren 1etik 31ra.
6. Haur Hezkuntzako lehen zikloa: hilabete bakoitzaren 5etik 10era.
Helbideratutako likidazioak borondatezko epea iragandakoan igorriko dira.
Helbideraturik ez dituzten zergadunek borondatezko epean egin ditzakete ordainketak transferentzia bidez, Los Arcosko Udalak dituen banku-kontuei igorrita.
Borondatezko epe hori iraganik, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekargu exekutiboa aplikatuko da (%5) eta premiamendu-bidezko kobrantza egiteko izapideak hasiko dira.
Egindako likidazioen aurka interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para dezakete, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita.
Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 143. artikuluan lurraren kontribuzioari dagokionez ezarritako salbuespen eta espezifikotasunekin.
Los Arcosen, 2025eko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.
Iragarkiaren kodea: L2500366