1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
69/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, urtarrilaren 8ko 44/2025 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, bukaera eman zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.
Ebazpen horren eranskinetan akats bat atzeman da, bi lanpostu gaizki adierazi direlako; hortaz, bidezkoa da zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Zuzentzea urtarrilaren 8ko 44/2025 Ebazpenaren eranskinetan atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, bukaera eman zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari. Hona hemen zuzenketa:
I. eranskina, honako hau dioen tokian:
IZENA | LANPOSTU ZK. | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | SEXU-DELITUAK | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
IRIGOYEN LARRAYOZ, SAIOA | 0011007 | ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP. | MIGRAZIO POLITIKETAKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | | | X |
Honako hau behar du:
IZENA | LANPOSTU ZK. | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | SEXU-DELITUAK | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
IRIGOYEN LARRAYOZ, SAIOA | 0011007 | ETXEBIZITZA, GAZTERIA ETA MIGRAZIO POLITIKETAKO DEP. | MIGRAZIO POLITIKETAKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | | | X |
Eta II. eranskinean, honako hau dioen tokian:
LANPOSTU ZK. | DEPARTAMENTUA | ESPARRUA | NORBERAREN EREMUA | SEXU-DELITUEN ZIURT. | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
0011450 | ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP. | MIGRAZIO POLITIKETAKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | | | |
Honako hau behar du:
LANPOSTU ZK. | DEPARTAMENTUA | ESPARRUA | NORBERAREN EREMUA | SEXU-DELITUEN ZIURT. | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
0011450 | ETXEBIZITZA, GAZTERIA ETA MIGRAZIO POLITIKETAKO DEP. | MIGRAZIO POLITIKETAKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | | | |
2. Ebazpen hau jakinaraztea Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusiei, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari, bai eta interesdunei ere, eta azken horiei adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea bukatzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 13an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
F2500540
Iragarkiaren kodea: