2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAPOBLACIÓN
Inaziotar Bideko Udalerrien Elkartea: sorrera eta estatutuak. Jendaurrean jartzea
Lehena.–Onestea Inaziotar Bideko Udalerrien Elkartea deritzon elkartea sortzea. Lapoblación-Meanoko Udala elkarteko kide sortzaileetako bat izanen da, eta eskubide osoko bazkidea.
Bigarrena.–Onestea elkartea gidatuko duten estatutuen testua.
Hirugarrena.–Alkateari ahalmena ematea, elkartearen sorrera-akta sina dezan, bai eta elkartea sortu eta eratzeko beharrezkoak diren gainerako agiriak ere.
Laugarrena.–Ernesto Apiñaniz Remírez alkatea eta Verónica Cotorruelo Lastra zinegotzia izendatzea Lapoblacion-Meanoko Udalak elkartean izanen dituen ordezkari titular eta ordezko.
Bosgarrena.–Jendaurrean jartzea erabaki hau, bai eta estatutuak ere, iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalbatzaren iragarki-taulan, eta 30 eguneko epea ematea alegazioak aurkezteko. Epe hori igaro eta alegaziorik jartzen ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira elkartea sortzeko erabakia eta haren estatutuak.
Seigarrena.–Manresako Udalari eskuordetza ematea Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko erabaki hau eta estatutuak jendaurrean jartzeko iragarkia.
Zazpigarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Manresako Udalari.
Interesdunek idazkaritzan eskuratzen ahal dituzte estatutuak, bai eta egoitza elektronikoan ere.
Lapoblación-Meanon, 2025eko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Ernesto Apiñániz Remírez.
Iragarkiaren kodea: L2500208