2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKURRA
Lurraren kontribuzioaren zerga-tasa 2025erako
Ezkurrako Udalak, 2024ko urriaren 11ko osoko bilkuran, eta legez eskatzen den gehiengoarekin, erabaki zuen 2025. urterako %0,16ko karga-tasari eustea, hiri-kontribuzioa eta landa-kontribuzioa ordainarazteko. Hori dena, jarraikiz irailaren 21eko 37/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako balorazio-txostenaren berrikuspenaren balioei (37/2021 Ebazpena, zeina eman baitzuen Nafarroako Foru Ogasunaren Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak).
Espedientea jendaurrean egon da, aitzinetik argitaratuta 2024ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 29an, eta erakunde honen iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan. Jendaurreko epea iragan denez inork aurkeztu gabe alegazio, kexa edo oharrik, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeari, zehazki, 325. artikuluari.
Orain, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.
Hiri- eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,16.
Ezkurran, 2025eko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Miren Jaione Zabalo Juantorena.
Iragarkiaren kodea: L2500569