18. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKIROZKO KONTZEJUA

Herri-lurretako aprobetxamenduak eskatzea

Ezkirozko Kontzejuak, 2025eko urtarrilaren 14an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen prozedura hastea laboreetarako herri-lurzatien aprobetxamendua adjudikatzeko.

Entitatearen iragarki-taulan argitaratutako iragarkian ezarritako baldintzak betetzen dituzten interesdunek Ezkirozko Kontzejuaren egoitzan aurkeztu ahal izanen dituzte eskabideak, dagokien dokumentazioarekin batera, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea) eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuan xedatutakoa (Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamendua onesten duena).

Ezkirotzen, 2025eko urtarrilaren 14an.–Ezkirozko Kontzejuko burua, Iñaki Martínez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2500561