18. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

44/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak uztailaren 5ean emandako 2651/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 5ekoan.

Eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 24ko 3450/2024 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 14koan.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 11n emandako 4641/2024 Ebazpenaren bidez, lekualdatze lehiaketan sartutako lanpostu hutsak zehaztu ziren, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostu hutsak aukeratzeko.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiakideei lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, lanpostuak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.

2. Lehiakideei adieraztea 2025eko otsailaren 10a izanen dela lanpostu eta destino berriez jabetzeko eta horietan lanean hasteko eguna. Ekitaldi hori, kasua zein den, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietan edo Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean eginen da.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) Zerbitzuko zuzendaritza bat edo burutza bat betetzen ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, zuzendaritza edo burutza utzi beharko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.8 oinarrian ezarritakoarekin.

4. Lekualdatze lehiaketa eginda, 6 lanpostu hutsik gelditu dira, II. eranskinean jaso direnak.

5. Ebazpen hau igortzea Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

I. ERANSKINA–GIZARTE-HEZITZAILEAK, ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

IZENA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

SEXU-DELITUAK

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

IZQUIERDO VILLANUEVA, ­LORENZO SILVANO

0007943

ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP.

PERTSONEN AUTON. ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AG.

FUNTZIONARIOA

ALVAREZ DE EULATE SAN JUAN, LAURA

0011442

ETXEBIZITZA, GAZTERIA ETA MIGRAZIO POLITIKETAKO DEP.

NAFARROAKO GAZTERIAREN INST.

FUNTZIONARIOA

X

X

MARCOS FRANCIA, YOLANDA

0002888

ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP.

BABES SOZIALAREN ETA GARAPENERAKO LANKIDETZAREN ZN

FUNTZIONARIOA

IRIGOYEN LARRAYOZ, SAIOA

0011007

ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP.

MIGRAZIO POLITIKETAKO ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

X

II. ERANSKINA.–GIZARTE-HEZITZAILEAK. HASIERAKO ESLEIPENAREN ONDORIOZKO LANPOSTU HUTSAK

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ESPARRUA

NORBERAREN EREMUA

SEXU-DELITUEN ZIURT.

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

0002875

ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP.

LUR GORRI EGOITZA

FUNTZIONARIOA

0002881

ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP.

LUR GORRI EGOITZA

FUNTZIONARIOA

0007407

ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP.

LUR GORRI EGOITZA

LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

0010086

ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP.

PERTSONEN AUTON. ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AG.

FUNTZIONARIOA

X

0011450

ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP.

MIGRAZIO POLITIKETAKO ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

0011678

ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP.

SANTO DOMINGO ZAHAR EGOITZA

FUNTZIONARIOA

Iragarkiaren kodea: F2500195