2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIKAZTELU
Foruen plazako zirkulazioa arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena
Deikazteluko Udalak, 2024ko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Foruen plazako zirkulazioa arautzen duen ordenantzaren aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsiko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Deikaztelun, 2025eko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Miguel Ángel Remírez Hermoso.
Iragarkiaren kodea: L2500377