18. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Kontribuzio bereziak ezarri eta arautzea Val de Tejería kaleko zoladura eta sareak berritzeko obretarako. Behin betiko onespena

Caparrosoko Udalak, 2024ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen kontribuzio bereziak ezarri eta arautzea Val de Tejería kaleko zoladura eta sareak berritzeko obretarako.

Erabaki hori jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia argitaratuta Udal honen iragarki-taulan eta 2024ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 12an, eta banan-banan jakinarazi zaie ukituei. Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

Caparrosoko Udalak, 2025eko urtarrilaren 15ean egin osoko bilkuran, gehiengo osoz hartu zuen alegazioak ebazteko eta aipatu kontribuzio bereziak ezartzea eta arautzea behin betiko onesteko erabakia, jarraian ematen baita haren xedapen zatia. Beraz, erabakitzen da:

Lehenengoa.–Behin betiko onestea 2024ko urriaren 30ean egin bilkuran hartutako erabakia eta, horrenbestez, onespena ematea Val de Tejería kaleko zoladura eta sareak berritzeko obrak finantzatzeko kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeari, honako banaketa oinarri eta kuota hauekin:

OINARRIAK ETA KUOTAK

–Caparrosoko Val de Tejería kalearen zati batean (partziala) euri-uren sareak eta zoladura berritzeko obren kontribuzio berezia antolatzeko espedientearen oinarriak eta kuotak:

a) Obren kostua, guztira, 394.637,57 euro da. Mairagako Mankomunitateak 128.636,62 euroan finantzatuko du bere sareen zatia, hortaz, udal honek jasan beharreko kostua 266.000,95 eurokoa izanen da. Hortaz, kontribuzio berezien bidez finantzatu beharreko gehieneko kostua 239.400,85 eurokoa da, Udalak bere gain hartzen duen kostuaren %90ari dagokiona.

b) Behin-behineko zenbatekoa finkatzea, onuradunen artean banatzekoa: 18.572,50 euro, hau da, Caparrosoko Udalak bere gain hartzen duen obra kostuaren %6,98.

c) Aurreko oinarrian azaltzen den kopurua zuzendu eta doitu eginen da behin aipatutako obrak bukatuta, obren benetako kostua jakinik, jarraikiz Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 112.3 artikuluari: "Obra edo zerbitzuetarako aurrekontuan jarritako kostu osoa aurreikuspen hutsa izanen da. Benetako kostua handiagoa edo txikiagoa izatera, hura hartuko da dagokion kuota kalkulatzeko".

d) Banaketa-modulu gisa, higiezinen fatxadako metro linealak aplikatzea: 85 euro metro lineal bakoitzeko.

e) Oinarri hauetan berariaz aurreikusi gabeko aferetan Kontribuzio berezien ordainarazpena arautzen duen ordenantza aplikatuko da.

Bigarrena.–Aurreko puntuan ezarritakoaren ondorioetarako, kale bakoitzeko zergadunen behin betiko zerrenda onestea, bai eta banakako kuotak ere, jasanarazi beharreko obraren kostuari modulu aplikagarria ezartzearen ondorioz ateratakoak, I. eranskinean ezartzen den bezala. Ordainketa seihilekoko hamar kuota berdinetan eginen da, kontribuzioen erroldarekin batera.

Hirugarrena.–Onetsitako kontribuzioaren ondoriozko banakako kuotak eta erabaki hau banan-banan jakinaraztea onuradunei.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten da horren kontra honako hauek para daitezkeela:

a) Hautazko berraztertzeko errekurtsoa, Caparrosoko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan xedatzen denari jarraikiz.

c) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2025eko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2500563