18. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2025eko urtarrilaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Berriobeitiko udal esparruan Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen udal ordenantzan.

Ordenantzan onetsitako aldaketa hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe igarotzen bada, ordenantza honen aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriobeitin, 2025eko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2500633