18. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hitzarmena Cederna Garalur elkartearekin

Baztango Udalak, 2024ko abenduaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, Cederna Garalur elkartearekin hitzarmen-arautzailea onetsi zuen, Baztango Udalak Amaiurren zenbait jarduketa gauzatzeko. Jarduera horiek Cederna Garalur elkarteari "Baztan Bidasoa" helmugako turismo-jasangarritasuneko plana, Europar Batasunak-Next Generation EUk finantzatutako berreskuratze-, eraldatze- eta erresilientzia-plana gauzatzeko emandako dirulaguntzaren barruan daude.

Aditzera ematen da, eraginkortasun osoa izan dezan.

Baztanen, 2024ko abenduaren 26an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2500631