18. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa 2025erako. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2024ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa 2025erako.

Jendaurreko informazio zein alegazioen eta erreklamazioen epea irekitzeko iragarkia argitaratu zen 2024ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 19an, bai eta Udalaren ediktuen taulan ere.

Iragan da hogeita hamar eguneko epea, zeina ezartzen baitu uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), eta inork ez du alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu; hala, behin betiko onetsitzat jo da 2025erako hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa.

2025erako onetsitako hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa %0,315 da.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkara daitekeela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2025eko urtarrilaren 9an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2500335