2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuak konpontzeko lantegia
Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.
Sustatzailea: Jian Fu.
Jarduera: ibilgailuak konpontzeko lantegia.
Tokia: P kalea 84, Mutiloa.
Mutiloan, 2025eko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2500494