18. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Arakilgo Udalaren bulegoetan tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektuaren espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko kontzeju-mugarteak: Iltzarbe, Saldise, Ultzurrun, Arteta, Senosiain, Ollaran (Ollarango udal-mugartea), Ekai eta Zuhatzu (Arakilgo udal-mugartea).

Ekain, 2024ko azaroaren 7an.–Udalburua, Francisco Javier Huarte Garro.

Iragarkiaren kodea: L2500418