18. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa Udal Plan Orokorrean, ZD-02 sektorearen birmugaketari eta antolamendu xehatu berriari buruzkoa. Araudia

Argitara ematen da Andosillako Udal Planeko hirigintzako araudia, behin betiko onetsi baitzen abenduaren 7ko 74E/2024 Foru Aginduaren bidez (2025eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 13koa). Hori guztia, bat etorriz xedatuta dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan (toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen legea).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Andosillan, 2025eko urtarrilaren 13an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2500452