2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Mendiko pisten kuotak borondatez ordaintzeko epea, 2024ko gehigarria
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2025eko otsasilaren 21ean bukatuko dela mendiko pistak erabiltzeko kuotak borondatez ordaintzeko epea, 2024ko epe gehigarriari dagokionez.
Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak 2025eko urtarrilaren 21ean kargatuko dira kontuetan.
Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Altsasun, 2025eko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2500502