18. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 1132. lurzatian. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2024ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen 5. poligonoko 1132. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Laura Aguirre Urteagak sustaturik.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, jakinarazi eta bi hilabeteko epean.

Altsasun, 2025eko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2500333