1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOAREN BIGARREN IZAPIDEA: ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren izapidea, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena, "LOS MULARES" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio-azpiegituren proiekturako, Erriberriko udal-mugartean (Nafarroa). Espedientearen kodea: 5322-CE.
2023ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 18koan, Erriberriko eta Tafallako udal-mugarteetan ezarri nahi diren "Las Planillas" (5321-CE), "Los Mulares" (5322-CE), "La Caya" (5323-CE) eta "Baretón" (5447-CE) eguzki-instalazio fotovoltaikoen proiektuak jendaurrean jartzeko iragarkia, aurretiazko administrazio-baimenak eta eraikitzeko administrazio-baimenak lortzeko.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 330E/2024 Ebazpenaren bidez, ebatzi zen "Baretón", "Los Mulares" eta "Las Planillas" eguzki-instalazio fotovoltaikoen proiektuek eragin nabarmenak izan ditzaketela ingurumenean, eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bete behar dutela.
2025eko urtarrilaren 9an eta 13an, Ríos Renovables SLk "Los Mulares" (5322-CE) eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiekturako ingurumen arloko dokumentazio eta dokumentazio tekniko berriak aurkeztu zituen, eta horrekin batera eskatu zuen aipatutako eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiekturako ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa hastea, prozedura arruntaren bidez, bai eta aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea ere.
Hori horrela, eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan (errege dekretu horrek energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak eta energia elektrikoaren garraio-, banaketa-, merkaturatze- eta horniketa-jarduerak arautzen ditu) ezarritakoaren ondorioetarako, jendaurrean jartzen da espediente hau:
–Eskatzailea: Ríos Renovables SL.
–Deskribapena: 4,02 MW-eko "LOS MULARES" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta haren ebakuazio-azpiegiturak, Erriberriko udal-mugartean (Nafarroa).
–Xedea: jendaurrean jartzea proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, honako helburu hauekin: ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren izapidea betetzea eta aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena lortzea.
–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusia.
Espedientea jendaurrean egonen da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), edozein interesdunek kontsultatzeko, aldez aurretik hitzordua eskatuta helbide honetan: energia@navarra.es.
Era berean, esteka hauen bidez ere kontsultatzen ahalko dira:
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-5322-CE-bigarrena
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente kodea adierazita.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 15ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
Iragarkiaren kodea: F2500550