179. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

38/2025 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen baitzaizkio 5,25 MW-eko potentzia instalatuko "Joluga Solar" hibridaziorako eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio-azpiegituren proiektuari, Eslabako eta Ezporogiko udal mugarteetan, eta haren onura publikoa zehazki deklaratzen baita. Espedientearen kodea: 1174-2-CE.

1. Aurrekariak.

"Joluga Solar" eguzki-instalazio fotovoltaikoak "Joluga" parke eolikoa hibridatuko du (espediente-kodea: 1174-CE), zeinak baimen hauek baititu, besteak beste:

–939E/2022 Ebazpena, urriaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiarena, "Joluga" parke eolikoaren eta haren ebakuazio-azpiegituraren proiektuaren aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten duena.

–393E/2022 Ebazpena, azaroaren 18koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariarena, "Joluga" parke eolikoaren proiektuari lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena ematen diona.

–30/2023 Ebazpena, martxoaren 10ekoa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena ematen baita "Joluga" parke eolikorako, Eslaba, Ezporogi, Zare, Leatxe, Oibar eta Irunberriko udal mugarteetan.

–105/2023 Ebazpena, uztailaren 26koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez eraikitzeko administrazio-baimena ematen baita eta haren onura publikoa zehazki deklaratzen baita "Joluga" parke eolikorako, Eslaba, Ezporogi, Zare, Leatxe, Oibar eta Irunberriko udal mugarteetan.

2. Ingurumen ukipena zehazteko txostenaren eskaera.

Nafarroako Foru Komunitatean Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko premiazko neurriak hartzeko apirilaren 13ko 1/2022 Foru lege-dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, 2023ko martxoaren 21ean Joluga Energy SLk ingurumen ukipena zehazteko txostena eskatu zuen "Joluga Solar" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta haren ebakuazio-azpiegiturarako.

Hasieran aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, eguzki-instalazio fotovoltaikoa Eslabako udal-mugartean jartzekoa zen, eta elementu hauek zituen:

–15.136 modulu, unitateko 650 Wp-ko potentziakoak, puntako 9.838,4 kWp-ko potentzia izateko, 19,2 hektarea inguruko azalera okupatuta.

–3 inbertsore fotovoltaiko, 4.105 kVA-koa, 3.080 kVA-koa eta 2.055 kVA-koa.

–2 inbertsio- eta transformazio-zentro, BT/ETkoak.

Sorgailu-sistema modulu fotovoltaikoen multzoek osatzen dute. Bloke bakoitzak ekialde-mendebalde ardatzean jarritako eguzki-jarraitzaileak izanen ditu, 32 modulu hartzeko ahalmenarekin, bai eta inbertsio- eta transformazio-zentro bat ere, non inbertsore bakoitza transformadore batera konektatzen baita tentsioa 30 kV-era igotzeko.

Joluga Solar EPFVaren energiaren ebakuazioa 30 kV-eko linea baten bidez egiten da. Linea hori instalazio fotovoltaikoan bertan dagoen ebakitze-zentrotik abiatuko da eta Joluga TAEraino iritsiko da, zeina Joluga parke eolikoaren espedientean sartuta baitago, eta hibridazioaren xedea baita. Linea horrek 3 tarte izanen ditu: lehenengoa lurpekoa izanen da, 1.000 m ingurukoa, eta lehendik dagoen bidetik eginen da; bigarrena airekoa da, 950 m ingurukoa, Joluga TAErainoko malda gainditzeko; eta hirugarrena lurpekoa da, Joluga TAEko gelaxka-aretora sartzeko.

3. Ingurumen ukipena zehazteko txostena.

2023ko maiatzaren 9an, Biodibertsitatearen Zerbitzuak ingurumen ukipena zehazteko txostena eman zuen, proiektuaren aldekoa, bete beharreko baldintza batzuk ezarrita.

Baldintza horiek kontuan hartuta, 2023ko ekainaren 26an, Joluga Energy SLk dokumentazio osagarria aurkeztu zuen, zehazki honakoa: txosten bat, eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio-azpiegituren eremuan egindako prospekzio botanikoaren eta habitatei buruzkoaren emaitzak jasotzen dituena; eremu horretan bertan abifaunaz egindako jarraipen txosten bat; eta bi azpiegituren simulazio fotografiko bat.

2023ko uztailaren 31n, Biodibertsitatearen Zerbitzuak txosten tekniko bat eman zuen, non betetzat jotzen baitu prospekzio botanikoaren eta habitatei buruzkoaren emaitzak aurkezteko betebeharra, ingurumen ukipena zehazteko txostenean adierazitakoa.

4. Prozedura sinplifikaturako eskaera, aurretiazko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta onura publikoaren deklarazioa eskuratzeko.

Nafarroako Foru Komunitatean Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko presako neurriak hartzeko apirilaren 13ko 1/2022 Foru Lege Dekretuaren 3. eta 9. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, 2023ko urriaren 23an, Joluga Energy SLk eskatu zuen aurretiazko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta onura publikoa zehazki deklaratzea tramitatzen hasteko, prozedura sinplifikatuen bidez.

5. Jendaurreko informazioaren eta kontsulten tramitea.

Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan eta apirilaren 13ko 1/2022 Foru Lege-dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri zituen 30 egunez proiektua eta proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda, iragarkia argitara emanez 2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 30ekoan, Diario de Navarra egunkarian, 2023ko abenduaren 1ean, eta Nafarroako Gobernu Irekiaren webgunean.

Era berean, iragarkia Eslabako eta Ezporogiko udaletara bidali zen, epe berean ediktu-tauletan jendaurrean jar zezaten.

Alegazio hauek jaso ziren:

–1. alegazioa. Sustrai Erakuntza Fundazioarena, 2023ko abenduaren 27koa.

–2. alegazioa. Zangozerriko Ekologistak Martxan elkartearena, 2023ko abenduaren 27koa.

Jendaurreko informazioaren tramitearekin batera, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, aurkeztutako dokumentazio teknikoa igorri zitzaien ukitutako gainerako erakundeei, txostenak egin zitzaten. Taulan ageri diren erakundeei egin zitzaien kontsulta, eta honako txosten hauek jaso ziren:

ERAKUNDEA

TXOSTEN ZK.

DATA

Eslabako Udala

-

-

Ezporogiko Udala

-

-

Ondare Arkitektonikoaren Atala

1

2023-12-11

Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala

-

-

Zainketa Zerbitzua (Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia)

2

2023-12-20

Herri-lurren Atala.

-

-

Basoak Kudeatzeko Atala

-

-

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

I-DE Redes Electricas Inteligentes SAU

3

2024-01-04

6. Sustatzaileari txostenak bidaltzea eta emandako erantzuna.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 126., 127. eta 147. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak Joluga Energy SLri igorri zizkion jasotako alegazioak eta txostenak, eta entitate sustatzaileak ere horiei erantzuteko agiriak bidali zituen. Edukia eta azterketa laburbilduta ageri dira ebazpen honen I. eta II. eranskinetan.

7. Lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimenerako eskaera.

Ingurumen ukipena zehazteko txostena aldekoa izan zenez, sustatzaileak energia berriztagarrien proiektuak baimentzeko prozedura sinplifikatuari heltzeko eskatu zuen. Apirilaren 13ko 1/2022 Foru Lege Dekretuaren 3.1.d) artikulua eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 118.1.c) artikulua aplikatuz, 2023ko urriaren 27an, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak lurzoru urbanizaezinean jarduera eta erabilera baimengarrien baimena emateko eskatu zion Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak, 2024ko otsailaren 9an egindako errekerimendu batean, jakinarazi zuen egiazta daitekeela aztarnategi arkeologikoen gaineko ukipena, eta, beraz, proposamena bateraezina dela haien gaineko ukipenari dagokionez; beraz, sustatzaileari eskatzen dio dokumentazioa aurkezteko, proposamena birformulatuta, aztarnategi arkeologikoen gainean ukipenik ez izateko.

8. Lurralde Antolamenduak ezarritako baldintzak betetzea.

Lurralde Antolamenduaren errekerimendua betez, sustatzaileak dokumentazio berria aurkeztu zuen 2024ko maiatzaren 2an. Dokumentazio horren arabera, eguzki-instalazio fotovoltaikoak okupatutako azalera murriztu da, eta, horrela, aztarnategi arkeologikoen gaineko balizko ukipena desagertu da, beste lurzati batzuei eragin gabe. Doikuntza horren ondorioz, potentzia murriztu egin da, eta proiektuaren ezaugarri berriak honako hauek dira:

–8.512 modulu, unitateko 675 Wp-ko potentziakoak, puntako 5.745,6 kWp-ko potentzia izateko, 11,81 hektarea inguruko azalera okupatuta.

–2 inbertsore fotovoltaiko, 3.150 kVA-ko eta 2.055 kVA-ko potentzia izendunekoak, guztira 5,25 MW-eko potentzia izenduna egiten dutenak.

Ez dira aldatu ebakuazio-azpiegiturak, honakoek osatuak: Joluga Solar eguzki-instalazio fotovoltaikoaren ebakitze-zentroa eta erdi tentsioko 30 kV-eko linea, airekoa eta lurpekoa, ebakitze-zentroa eta 30/66 kV-eko Joluga TAE konektatzen dituena.

Aldaketa horien ondorioz, aldatu egin da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, 2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 30ekoan, argitaratuta jendaurrean jarri zena, eta ebazpen honen III. eranskinean argitaratzen da ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda eguneratua.

9. Lurzoru urbanizaezineko jardueretarako baimena.

Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 16ko 8E/2025 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena ematen da Joluga Solar eguzki-instalazio fotovoltaikorako (5,25 MW-eko potentzia instalatua) eta haren ebakuazio-azpiegituretarako, baimenak berak ezartzen dituen determinazioak betetzeko baldintzarekin.

10. Aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena emateko eta proiektuaren onura publikoa zehazki deklaratzeko proposamena.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 121. artikuluari jarraikiz, espedientean jaso dira sustatzailearen gaitasun tekniko, ekonomiko eta legala egiaztatzen duten agiriak.

Abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan eta Energia elektrikoaren garraio- eta banaketa-sareetarako sarbideari eta konexioari buruzko abenduaren 29ko 1183/2020 Errege Dekretuaren 15. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientean jaso dira "Joluga Solar" eguzki-instalazio fotovoltaikoa banaketa-sarean sartzeko eta bertara konektatzeko baimenak, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk emandakoak.

Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean xedatuta dagoenari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura behar bezala bete dela, eta, hortaz, proposatzen du aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea Joluga Energy SLri, energia elektrikoa ekoizteko Eslabako eta Ezporogiko udal mugarteetan ezarri nahi den 5,25 MW-eko potentzia instalatuko "Joluga Solar" eguzki-instalazio fotovoltaikorako, bai eta haren onura publikoa zehazki deklaratzea ere.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea Joluga Energy SLri energia elektrikoa ekoizteko Eslabako udal mugarteetan ezarri nahi den 5,25 MW-eko potentzia instalatuko "Joluga Solar" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta Eslabako eta Ezporogiko udal mugarteetan ezarri nahi den proiektu horren 30 kV-eko ebakuazio-azpiegituretarako, onestea exekuzio proiektuak, 2023ko urriaren 23an aurkeztuak, eta 2024ko maiatzaren 2an aurkeztutako adenda, eta hogeita hamasei hilabeteko epea ematea obrak egiteko.

2. Baimen hauek emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.

3. Instalazioak onetsitako proiektuei jarraikiz gauzatu beharko dira, eta bat etorri beharko dute honako hauetan xedatutakoarekin: Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua eta haren jarraibide tekniko osagarriak JTO-GTE 01etik 23ra; Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua eta haren jarraibide tekniko osagarriak JTO-GTL 01etik 09ra; eta Behe tentsioko erregelamendu elektroteknikoa onesten duen abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua.

4. Behin proiektua gauzatuta, eskatzaileak instalazioa ustiatzeko baimena eskatu beharko du. Horretarako, zerbitzua abian jartzeko aktaren eskaera aurkeztuko du. Eskaera horrekin batera aurkeztu beharko du obra-bukaerako ziurtagiria, teknikari fakultatibo eskudun batek izenpetua, hala xedatuta baitago abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 132. artikuluan.

5. Instalazio horren onura publikoa zehazki deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat; hori horrela, Joluga SL enpresa onuraduna izanen da desjabetze-espedientean. Ebazpen honen III. eranskinean ageri da ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda eguneratua.

6. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Ingurumen Ebaluaziorako Atalari, Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalari, Baso Plangintzaren Atalari, Herri-lurren Atalari, Zainketa Zerbitzuari eta Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalari eta Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

8. Ebazpen hau jakinaraztea Joluga Energy SLri, Sustrai Erakuntza Fundazioari, Ongaiz/Zangozerriko Ekologistak Martxan elkarteari, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Red Eléctrica de España SAUko Operazioetako eta Sistemaren Garapeneko zuzendaritzei eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.

9. Ebazpen hau Eslabako eta Ezporogiko udalei eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 12an.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.

ERANSKINAREN KODEA

IZENA

I. ERANSKINA

JASOTAKO ALEGAZIOAK

II. ERANSKINA

JASOTAKO TXOSTENAK

III. ERANSKINA

"JOLUGA SOLAR" EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAK ETA HARI LOTUTAKO TRANSFORMAZIO ETA EBAKUAZIO-AZPIEGITUREK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

I. ERANSKINA.–JASOTAKO ALEGAZIOAK

Jarraian, jendaurreko informazioaren tramitean Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jasotako alegazioen laburpena eta azterketa jaso dira.

Gehitu behar da ingurumen-inpaktuaren azterketaren edukiari eta ingurumenaren gaineko ukipenei buruzko gaiak Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak 2023ko maiatzaren 9an egindako ingurumen ukipena zehazteko txostenaren esparruan aztertu eta ebatzi direla.

Hirigintza arloko gaiak lurzoru urbanizaezinean eta plangintzarik gabeko udalerrietan jarduerak eta erabilerak egiteko baimenaren esparruan aztertu eta ebatzi dira. Baimen hori Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 16ko 8E/2025 Ebazpenaren bidez eman zen.

1. alegazioa. Sustrai Fundazioa.

2023ko abenduaren 27an, Sustrai Fundazioak alegazio-idazkia aurkeztu zuen, honela laburtuta:

A) Nafarroan instalazio eolikoak eta eguzki-instalazioak ezartzeko plangintzarik ezari buruzko alegazioak.

1. Aurkeztutako proiektuak energia berriztagarrien produkzioa handitzea du xede, baina ez du Nafarroako energia egoera aztertzen.

2. Ez da aztertzen proiektua eraikitzeak eta landare estalkia kentzeak dakarren CO2 isuria.

3. Aurkeztutako proiektuak ingurumen balioa duten eremuetan lur mugimenduak egitea dakar.

4. Aurkeztutako proiektuak ukipen larriak ditu naturaguneetan.

B) Proiektu honekin lotura zuzena duten alegazioak.

5. Ukrainako gerrak eragindako krisiaren ondoriozko zenbait legek desegin egin dute ingurumen-ebaluazioa.

6. Proiektuak ez ditu betetzen 1/2022 Foru Lege-dekretuari heltzeko baldintzak.

7. Batasunaren intereseko habitaten gaineko ukipena eta onura publikoko mendien okupazioa.

8. Aurkeztutako proiektuak ingurumen balioa duten eremuetan lur mugimenduak egitea dakar.

9. Aurkeztutako proiektuak ukipen larriak ditu naturaguneetan.

10. Hibridaziorako eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiektuak ez du betetzen jardueraren antolamendu sektorialari buruzko araudia, 64/2006 Foru Aginduaren arabera.

11. Aurkeztutako proiektuak ingurumen eragin larriak ditu faunaren gainean.

Erantzunak:

1. alegazioa: Nafarroako Foru Komunitatearen energia-politika definitu eta planifikatzeko tresna 2030 Horizontea-Nafarroako Energia Plana da. Plan horrek 2030erako helburu estrategikoak jasotzen ditu gai hauei dagokienez: berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea, energia primarioaren kontsumoa murriztea eta energia berriztagarriek azken energiaren guztizko kontsumoan egiten duten ekarpena. Plan hori 2024an jarri zen jendaurrean, eguneratzeko, eta partaidetza-prozesu bat ireki zen Nafarroako biztanle guztientzat.

2., 3., 4., 7., 8., 9. eta 11. alegazioak: aurkeztutako proiektuak honako hauetan xedatutakoa betetzen du: 6/2022 Errege Lege-dekretua, martxoaren 29koa, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko Plan Nazionalaren esparruan presako neurriak hartzekoa, eta 1/2022 Foru Lege-dekretua, apirilaren 13koa, Nafarroako Foru Komunitatean Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko presako neurriak hartzekoa.

Aipatutako legeria kontuan hartuta, proiektuak lortu du ingurumen ukipena zehazteko txostena, aldekoa, organo eskudunak emana, hots, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak, hark baitu ukipenak ebaluatzeko eskumena.

5. alegazioa: aurkeztutako alegazioa tramitatzen ari den proiektuaren eremutik kanpo dago, eta, beraz, ez zaio erantzunik eman behar espediente honetan.

6. alegazioa: proiektuak jaso du ingurumen ukipena zehazteko txostena, aldekoa. Ingurumen organo eskudunak egiaztatu du proiektuak betetzen dituela 1/2022 Foru Lege-dekretuaren 3. artikuluan ezarritako prozedurari heltzeko baldintzak.

10. alegazioa: proiektuak lurzoru urbanizaezinean eta plangintzarik gabeko udalerrietan jarduerak eta erabilerak egiteko baimena du, organo eskudunak emana, hots, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak.

2. alegazioa. Zangozerriko Ekologistak Martxan elkartea.

2023ko abenduaren 27an, Zangozerriko Ekologistak Martxan elkarteak alegazio-idazkia aurkeztu zuen, hainbat gaitan multzokatuta:

1. Nafarroako egoera energetikoa.

2. Proiektuaren inpaktuak.

3. Klima aldaketaren ondorioetarako ekarpena.

4. "Joluga solar" parke fotovoltaikoaren eta hari lotutako ebakuazio-azpiegituraren proiektuaren ingurunean dauden ingurumen-balioak, eta proiektatutako parkearen eta haren ebakuazio-linearen aurreikusitako inpaktuak.

5. Alternatibak: energia kontsumoa murriztea; efizientzia energetikoa; autokontsumoa; erregai fosilen ordez energia berriztagarriak erabiltzea.

6. Lehendik dauden parkeak berrindartzea eta hibridatzea, ebakuazio-linea berriak dakartzaten proiektu berriak saihesteko.

7. Ingurumen erantzukizunari buruzko legea aldatzea.

Erantzunak:

1. alegazioa: proiektua Nafarroako energia egoerarako egokia izateari dagokionez, esan beharra dago proiektuan betetzen direla abenduaren 26ko 24/2013 Legeak ezartzen dituen baldintzak eta helburuak (Sektore Elektrikoari buruzko Legea), eta bat datorrela Estatuko sektore elektrikoaren planarekin eta 2030 Horizontea-Nafarroako Energia Planarekin, zeinak, betiere, izaera orientagarria baitu.

2., 3. eta 4. alegazioak: gehitu behar da ingurumen-inpaktuaren azterketaren edukiari eta ingurumenaren gaineko ukipenei buruzko gaiak Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak 2023ko maiatzaren 9an egindako ingurumen ukipena zehazteko txostenaren esparruan aztertu eta ebatzi direla.

5. eta 6. alegazioak: 2030 Horizontea-Nafarroako Energia Planak 2030erako helburu estrategikoak jasotzen ditu gai hauei dagokienez: berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea, energia primarioaren kontsumoa murriztea eta energia berriztagarriek azken energiaren guztizko kontsumoan egiten duten ekarpena. Plan hori 2024an jarri zen jendaurrean, eguneratzeko, eta partaidetza-prozesu bat ireki zen Nafarroako biztanle guztientzat.

Era berean, "Joluga Solar" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiektua dagoeneko eraikitzeko administrazio-baimena duen parke eoliko batekin hibridatzeko proiektu bat da.

7. alegazioa: ingurumen erantzukizunari buruzko legearen inguruan aurkeztutako alegazioa tramitatzen ari den proiektuaren eremutik kanpo dago, eta, beraz, ez zaio erantzunik eman behar espediente honetan.

II. ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK

Jarraian, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulten bi tramiteetan jasotako txosten guztiak laburbiltzen eta aztertzen dira.

1. txostena. Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atala.

2023ko abenduaren 11n Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak txostena eman zuen; haren bidez adierazten du proiektuak ez daukala ukipenik atal horri dagokionez.

2. txostena. Zainketa Zerbitzua (Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia).

2023ko abenduaren 20an, Kontserbazio Zerbitzuko Ustiapen Atalak txostena egin zuen, eta, horren bidez, jakinarazi zuen proiektatutako aireko eta lurpeko ebakuazio-linearen trazadurak ez diola eragiten Nafarroako errepide-sareari, eta, beraz, ez dela determinaziorik ezartzen "Joluga Solar" eguzki-instalazio fotovoltaikoari buruzko txostenean.

3. txostena. I-DE Redes Electricas Inteligentes SAU.

2024ko urtarrilaren 4an, I-DE REDES ELÉCTRICAS INGELIGENTES SAUk txostena aurkeztu zuen baimena emateko, betiere baimen horrek berak ezartzen dituen determinazioak betetzeko baldintzarekin.

Erantzuna:

Sustatzailea ados dago txostenarekin, eta baieztatzen du adierazitako jarduerak ezarritako moduan eginen dituela.

III. ERANSKINA.–"JOLUGA SOLAR" EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAK ETA HARI LOTUTAKO TRANSFORMAZIO- ETA EBAKUAZIO-AZPIEGITUREK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO

1.–Eguzki-instalazio fotovoltaikoa.

Ordena zenbakia

KATASTROKO DATUAK

TITULARRA ETA HELBIDEA

UKIPENAK

Oharrak

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Katastroko erreferentzia

Lur mota / Laborea

Jabea

Herria

Probintzia

Instalazio fotovoltaikoaren azalera
(m²)

Bidea, bide-zortasuna
(m²)

1

Eslaba

2

786

310000000002321568WW

Lehorreko alorra

Eslabako Udalaren herri-lurrak

Eslaba

Nafarroa

118.135,32

17,5

Herri-mendia eta onura publikoko mendia

2.–Aireko linea.

Ordena zenbakia

KATASTROKO DATUAK

TITULARRA ETA HELBIDEA

UKIPENAK

Oharrak

Udalerria

Pol.

Lurz.

Katastroko erreferentzia

Lur mota / Laborea

Jabea

Herria eta probintzia

Linearen luzera (m)

Lurgaineko azalera (m²)

Euskarri zk.

Eusk. okup. (m²)

Aldi baterako okupazioa (m²)

Bide zortasuna (m²)

1

Eslaba

2

697

310000000002322028EE

Zuhaitzak eta larreak

Eslabako Udalaren herri-lurrak

Eslaba,

Nafarroa

686,17

4027,60

1, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10

42,13

452,69

2869,4

Herri-mendia eta onura publikoko mendia

3

Eslaba

2

696

310000000002321546OO

Zuhaitzak eta larreak

Lidia Paternain Izaguirre Iñigo Apesteguia Paternain Olga Apesteguia Paternain

Ageza,

Nafarroa

147,86

544,24

2,3

5,20

56,18

591,32

4

Ezporogi

12

467

310000000002270112BW

Pinudia

Agezako Kontzejuaren herri-lurrak

Ageza,

Nafarroa

-

-

-

-

-

81,12

Herri-mendia eta onura publikoko mendia

5

Ezporogi

12

476

310000000002339746XI

Pinudia

Agezako Kontzejuaren herri-lurrak

Ageza,

Nafarroa

-

-

-

-

-

6647,08

Herri-mendia eta onura publikoko mendia

6

Eslaba

2

841

310000000002321581OO

Zuhaitzak eta larreak

Blanca Esther Astrain Pascual Joaquín González Zabaleta

Iruñea,

Nafarroa

75,19

263,65

11

5,20

56,18

909,2

7

Eslaba

2

843

310000000002321739AA

Larreak

Fidel Martínez-Azagra Garayoa Josefina Martínez-Azagra Garayoa

Eslaba,

Nafarroa

27,65

75,25

12

5,71

59,90

472,16

3.–Lurpeko linea.

Ordena zenbakia

KATASTROKO DATUAK

TITULARRA ETA HELBIDEA

UKIPENAK

Oharrak

Udalerria

Pol.

Lurz.

Katastroko erreferentzia

Lur mota / Laborea

Jabea

Herria eta probintzia

Kanalizazioaren luzera
(m)

Kanalizazioaren azalera
(m²)

Aldi baterako okupazioa (m²)

1

Eslaba

2

697

310000000002322028EE

Zuhaitzak eta larreak

Eslabako Udalaren herri-lurrak

Eslaba,

Nafarroa

84,71

566,87

238,89

Herri-mendia eta onura publikoko mendia

2

Eslaba

2

695

310000000002321866OO

Zuhaitzak eta larreak

Eslabako Udalaren herri-lurrak

Eslaba,

Nafarroa

-

-

276,54

Herri-basoa

7

Eslaba

2

843

310000000002321739AA

Larreak

Fidel Martínez-Azagra Garayoa Josefina Martínez-Azagra Garayoa

Eslaba,

Nafarroa

14,84

89,04

38,21

8

Eslaba

2

844

310000000002321582PP

Larreak

Eslabako Udalaren herri-lurrak

Eslaba,

Nafarroa

-

-

227,43

Herri-basoa

9

Eslaba

2

839

310000000002321902SS

Olibadia

Luis María Orzanco Ojer David Orzanco Ojer

Zare,

Nafarroa

-

-

126,67

10

Eslaba

2

838

310000000002321580II

Lehorreko alorra

Jerónimo Basterra Cabodevilla

Ageza,

Nafarroa

-

-

546,57

11

Eslaba

2

786

310000000002321568WW

Lehorreko alorra

Eslabako Udalaren herri-lurrak

Eslaba,

Nafarroa

44,67

268,02

466,02

Herri-mendia eta onura publikoko mendia

Iragarkiaren kodea: F2510966