179. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

Aldaketa, Ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduenak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Udalak, 2025eko martxoaren 18an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduenak arautzen dituen udal ordenantzan. Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta, hala behar badu, komenigarri juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen; hori dena, bat etorriz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. eta 70.2 artikuluekin (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.2 artikuluarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko da ordenantzan egindako aldaketa, eta indarra hartuko du testu osoa aldizkari ofizial honetan argitaratu eta biharamunean.

Zuñigan, 2025eko irailaren 1ean.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L2511528