2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuak salerostea
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Espedientea: LICACLAY/2025/2 - 210099E.
Sustatzailea: Ocasión Plus SL.
Jarduera: Ibilgailuak salerostea.
Tokia: Landazabal industrialdea, A kalea 46, Atarrabia.
Atarrabian, 2025eko abuztuaren 28an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2511476