179. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Aldaketa 1. poligonoko 79. lurzatian. Behin betiko onespena

Sunbillako Udalak, 2025eko abuztuaren 1ean egindako bilkuran, Sunbillako 1. poligonoko 79. lurzatian Sunbillako Udal Planaren aldaketa xehatua behin betiko onestea erabaki zuen, Garaigarri karrikari dagokion 79. lurzatiaren lerrokaduraren aldaketa baliogabetzeko. Aldaketa hori 1995eko urriaren 2tik indarrean dagoen Udal Planak proposatu zuen, egungo lerrokadurari eusteko.

Sustatzaileak: Apezteguia Palma eta Apezteguia Elso jaun/Andrea.

Xehetasun-azterketa jendaurrean egon zen, NAOn argitaratu eta gero (2025eko ekainaren 27an, 128 zenbakikoan), eta inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Aipatu erabakia argitaratzen da onetsitako testu arautzailearekin batera, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sunbillan, 2025eko abuztuaren 7an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Onetsitako araudia (PDF).

Iragarkiaren kodea: L2510680