2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Kale baten izena aldatzea
Azkoiengo Udalak, 2025eko ekainaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen dagokion prozedura abiaraztea, kale bati izena aldatzeko, Antonio Sagardía kalearen ordez Clara Campoamor kalea izan dadin.
Erabaki horren hasierako onespena argitaratu zen 2025eko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29an.
Jendaurrean egoteko legezko epea iragan denez eta inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsita gelditu da hasiera batez onetsitako erabaki hau: kale bati izena aldatzea, Antonio Sagardía kalearen ordez Clara Campoamor kalea izan dadin.
Erabaki honen aurka, bukaera ematen baitio administrazio bideari, errekurtso hauek aurkez daitezke, hautara:
–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, udal honetako osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabakiaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakiaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari (lege horren bidez arautzen da administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).
Hautazko berraztertzeko errekurtsoa jarriz gero, ezin izanen da jarri administrazioarekiko auzi-errekurtsorik, harik eta berraztertzeko errekurtsoa berariaz ebatzi arte edo isiltasunaren bidezko ezespena gertatu arte. Hori guztia, galarazi gabe zure eskubidearen alde komenigarria iruditzen zaizun beste edozein errekurtso jartzea.
Azkoienen, 2025eko abuztuaren 29an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2511497