179. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Ordenantza, lagun egiteko animaliak edukitzea arautzen duena. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2025eko uztailaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Lagun egiteko animaliak edukitzea arautzen duen udal ordenantza. Onespen hori behin betikoa izanen da, baldin eta ez bada erreklamaziorik aurkezten jendaurrean dagoen bitartean.

Jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea azter dezaten Administrazio Zerbitzu Orokorretan bulegoetan, eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak edota iradokizunak aurkez ditzaten Udalbatzaren aurrean; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epean ez bada erreklamaziorik aurkezten, Udalbatzaren erabakia behin betikotzat joko da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Olaztin, 2025eko irailaren 1ean.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.

Iragarkiaren kodea: L2511560