2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
2025eko 4., 5. eta 6. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Mendabiako Udalak, 2025eko abuztuaren 21eko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 4/2025, 5/2025 eta 6/2025 aurrekontu-aldaketen espedienteak. Hona hemen:
–4/2025 aurrekontu-aldaketa; 7.900,00 euroko aparteko kreditua, bide publikoan segurtasun-kamerak paratzeko lanak finantzatzeko.
–5/2025 aurrekontu-aldaketa: 2.000,00 euroko kreditu-transferentzia, Salam Gaza Nafarroa elkartearendako dirulaguntza izendun bat finantzatzeko.
–6/2025 aurrekontu-aldaketa: 1.207,00 euroko kreditu-gehigarria, Udalaren erakusketa-aretoan oroitzapenezko plaka bat paratzeko lanak finantzatzeko.
Espedienteak udal Idazkaritzan egonen dira ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 4/2025, 5/2025 eta 6/2025 aurrekontu-aldaketak behin betikoak bilakatuko dira, eta argitaratu eginen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Mendabian, 2025eko abuztuaren 28an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2511483