179. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUKIN

Aldaketa Eraikingintza-ordenantzan. Behin betiko onespena

Lukingo Udalak, 2025eko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Lukingo Udalaren Eraikingintza-ordenantzan. Aldaketa plaka fotovoltaikoak paratzeko moduari buruzkoa da.

Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2025eko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 1ean, eta jendaurreko aldia iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe; hartara, ordenantza behin betiko onetsirik gelditzen da, eta haren testu osoa argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

"Plaka fotovoltaikoen ezarpena erregulatzea.

Eguzki panelak jartzen ahal dira, arkitektonikoki integratzen badira bai erakinean, bai ingurunean.

Bizitegi eremuan, muga hauek ezartzen dira halakoak instalatzeko:

–Dauden aukeren artean, panelak kokatzeko aukeratuko da lurzatian ikusizko inpakturik txikiena sortzen duena, baldin eta kokapen hori bideragarria bada panelek eguzki-energia har dezaten. Panel multzoa forma geometriko erregular batean antolatuko da.

–Panelak estalkietan eta lurzati libreetan jartzen ahalko dira.

–Estalki inklinatuetan: panelak jarriko dira estalkiak berak duen inklinazioarekin eta haren planoan. Estalkiaren mugetatik 20 cm-ko tarte bat utziko da.

–Lurzati pribatuan: panelak jarriko dira bistatik gordetako tokietan, eta gehienez 2 metroko garaierara iritsiko dira. Eremu publikotik ikusten badira, lurzatiaren itxituratik 3 metroko atzeraemangune bat utziko da. Ez da panelik jarriko eraikinaren fatxada nagusiaren aurrean.

–Ez da onartzen fatxadetan ageriko hodirik edo kanalizaziorik jartzea, erabili ezean eraikuntza-irtenbide bat, eraikinean integrazio egokia izatea bermatzen duena.

–Eraikinak Udal Planeko interesa duten eraikinen katalagoan jasorik badaude, lehenetsiko da panelak lurzati pribatuan jartzea, estalkian jarri ordez. Ez da panelik onartuko halako eraikinen fatxada nagusira ematen duten estalki-isurkietan."

Lukinen, 2025eko abuztuaren 19an.–Alkatea, Javier Martínez Giralda.

Iragarkiaren kodea: L2511040