179. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

25-01124 gora jotzeko errekurtsoa, herri-larreen kontzesioa azkentzeari buruzkoa

25-01124 zenbakia duen gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Javier Martínez Fernández de las Heras jaunak, Lapoblación-Meanoko Udalbatzak 2025eko apirilaren 30ean hartutako erabakiaren aurka, zeinaren bidez Herri-lurretako aprobetxamenduei buruzko ordenantzan arau-hauste bat egitearen ondorioz herri-larreen kontzesioa azkentzeko zehapena aplikatzen baita. Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamenduaren 12.2 artikuluan xedatutakoa betez, Udalak erabaki du aipatutako espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea, eta balizko interesdunak epatzen ditu auzitegi horretan agertzen ahal daitezen hamar egun balioduneko epean.

Lapoblación-Meanon, 2025eko irailaren 1ean.–Alkatea, Ernesto Apiñaniz Remírez.

Iragarkiaren kodea: L2511558