179. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2025eko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko 2025eko kontribuzioa ordaintzeko epea 2025eko azaroaren 3an bukatuko dela.

Epe hori iragaten denean, ordainagiriak Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin.

Esteribarren, 2025eko abuztuaren 28an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2511260