2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Ordenantza, arautzen dituena larreen, bazkalekuen eta finken adjudikazioa eta aprobetxamendua. Hasierako onespena
Caparrosoko Udalak, 2025eko abuztuaren 26an egindako osoko bilkuran, gehiengo osoz erabaki zuen hasiera batez onestea Caparrosoko Udalaren larreen, bazkalekuen eta finken adjudikazioa eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantza berria.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Espedientea kontsultagai egonen da Caparroso udal bulegoetan (España plaza 12), goizeko 10:00etatik 13:30era, astelehenetik ostiralera. Bai eta Udalaren egoitza elektronikoan ere:
https://sedeelectronica.caparroso.es/tablondeanuncios/
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin.
Caparroson, 2025eko abuztuaren 26an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2511225